SECCIONES

Cine (7) Crónicas (22) Curiosidades (6) Discos (32) Entrevistas (36) Historia (16) JAMAIKA SOUNDS (5) Noticias (141) Radio (12) Reggae (7) Rude Boys (4) Ska (17) Skinhead Reggae (10) Versiones (92) Videoclips (249) Videos (137)

miércoles, 19 de diciembre de 2012

NEGU GORRIAK - AMODIOZKO KANTA

1990. urtean, Kortatuk azken agurra eman eta bi urtetara Negu Gorriak-en lehenengo LP-a atera zen. Oihuka-ren zigilupean atera zuten 14 abestitako LP hau. Hala ere, bandak gerora sortu zuen Esan Ozenki  zigiluak 96. urtean berriz argitaratu zuen. Aipatzekoa da adibidez, ez zutela benetako bateriarik sartu, soinu kutxa batekin grabatu baizuten diska osoa. Haien klasikoetako bat, "Amodiozko Kanta" da. Bertan, Fermin, euskal preso politiko baten senide edo lagun baten azalean ipintzen da, benetako maitasuna azaltzen duen abesti bikain hau idazteko. Negu Gorriaken lehen kontzertua Herrera de la Manchako gartzela alboan izan zen. Urtero bezala, Amnistiaren aldeko batzordeek antolatzen zuten Herrera de la Mancharako bidaia aprobetxatuz, NGk haien lehenengo kontzertu zein bideo grabaketa izango zena antolatu zuen. Bertan aipatutako amodiozko kanta abestu zuten, besteak beste.


Itziarren Semeak, talde bizkaitarrak, atera berri duen diskan (Dale Candela) abesti honen bertsio bat sartzen du, reggae eta rap erritmoak batuz. Norte Apacheren kolaborazioa aipatzekoa da. Taldeak, Urtarrilak 12rako deialdia egiten du abestia aprobetxatuz. U12an Euskal Presoen eskubideen aldeko manifestazio nazionala baitago Bilbon. 


Maite zaituztegu!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario