SECCIONES

Cine (7) Crónicas (22) Curiosidades (6) Discos (32) Entrevistas (36) Historia (16) JAMAIKA SOUNDS (5) Noticias (141) Radio (12) Reggae (7) Rude Boys (4) Ska (17) Skinhead Reggae (10) Versiones (92) Videoclips (249) Videos (137)

miércoles, 18 de abril de 2012

DECIBELIOS

Decibelios Bartzelonako El Prat auzoko Oi! - ska banda izan zen, 1980. urtean sortua eta 90ean bereiztua. Espainiar estatuko lehenengo Oi! banda bezala kontsideratua dago, taldekideak penintsulako lehenengo kaxkamotzak izanik. Taldearen sorrera kontatzean, funtsezkoa da Quique,  Skatalá taldeko ahotsa eta Fray, Decibeliosekoaren arteko arremana aipatzea.

Quiquek lagun frantziar bat omen zuen, skinhead itxurakoa. Honek katalandarrari mugimendua azaldu eta deskubritu zion, garai hartan ez baitzen kaskamotzik estatuan. Quique beraz, Bartzelonatik mugitzen zen lehen skinhead-a izan zen. Honek Fray ezagutu zuen taberna batean, eta gutxira, bi izan ziren ile motza eta botekin hirian ibiltzen zirenak.


Taldekideak Fray (Ahotsa ), Miguel (Bateria), Maciá ( Kitarra), Xabi ( kitarra) eta Manolo (baxua) izan ziren, urte gehienetan lau soilik izan ziren arren, Macia berehala joan baitzen. Hasieran punk bortitza egiten zuten, gutxira estatuko lehen Oi! musikan bihurtuko zena. Taldeak Rockolan (Madrilen) egindako kontzertu bati esker DRO konpainiarekin sinatu zuten. Horra hor haien lehen diskaren sorrera: Paletas Putrefactas.

Xabik taldea utzi eta Manel sartu zen, hau izango da Decibeliosen formazio mitikoa. Gerora Paletas y Bolingas single-a atera zuten, non estatuko lehenengo ska-punk fusioa azaltzen zen, "Voca de Dios". Abesti honi esker egin zen famatua orain asko kantatzen den Zigi Zaga Zigi Zaga Oi! Oi!.



Haien lehen bi LPak atera zituzten: Caldo de Pollo eta Oi!. Azken honetan The 4 skins taldearen "Chaos" abestiaren bertsio bat sartu zuten. Estatu osoan fama lortu zuten, are gehiago 86an, ska erritmoz betetako diska berri bat ateratzean: Vacaciones en el Prat. Asko dira talde honek dituen ska abestiak, jada klasiko direnak: Ningun nombre de Mujer, Vacaciones en el Prat, Camaleón...


1988an, "Vivos 88" izeneko zuzenekoa atera zuten. Anekdota bezala aipa dezakegu neonazi talde bat azaldu zela kontzertura, eta horrek Decibelios prentsan kritikatua izatera eraman zuen. Hor hasiko ziren arazoak. Decibeliosen klasikoen artean, euskal gudariei eskeinitako abesti bat utzi ziguten, hemengo Kortatu, Rip edo Eskorbuto bezalako taldeen lagunak baitziren.



Gaur, Decibelios klasiko bat izan zela esan dezakegu. Haien jarraitzaileak zaretenoi, berri ona: entsaiatzeko elkartu dira urte honetan, Vivos 2012 lelopeko kamiseta soinean eta guzti. Oraingoz zuzenean arituko ez direla diote, baina gauza aurrera badoa nork daki... Hemendik gure animo guztiak Barnako taldearentzat..
Boina!








No hay comentarios:

Publicar un comentario