Laurel Aitken jamaikar musikari famatuenetako bat izan zen. 1927 Kuban jaio zen eta txikia zela joan zen gurasoekin Jamaikara. Bertan musikaren munduan berehala nabarmendu zen. Abesti bat grabatzen eta arrakasta nazionala izaten lehenetarikoa izan zen eta jamaikar musikan sailka daitezkeen estilo gehienak jorratu zituen: Mento, Calipso, Bluebeat, R&B, Ska, Skinhead Reggae, Lovers....
Haren lehenengo grabazioak 1952koak dira. Amerikako Rithm & Bluesa Jamaikan modan jarri zenean, Laurel Aitken, beste jamaikar batzuekin batera, bertsio propioak sortzen hasi zen, toke karibeño bat ematen, Ska doinua sortuz.
Jamaikan zeuden produktore guztiekin lan egin zuen eta nazio osoan ezagutzera eman zen. Soularen influentziaz, Ska muskika motelduz joan zen, Rocksteady izena ipini zitzaion arte. Estilo berri honetan Laurel Aitkenek orduan gaztetxoak ziren Bob Marley, Jimmy Cliff eta Roy Ellis bezalako artisten eredu izan zen.
60. hamarkadan Ingalaterrara joan zen bizitzera, non bere karrera ez zen amaituko, kontrakoa baizik. Beti esan da Laurel Aitken izan zela Jamaikar musikaren esportatzaile nagusia Ingalaterran, bertan arrakasta haundia lortu baitzuen. Bertan Ska Beat eta Blue Beat sello diskografikoentzako lan egin zuen. Askotan joaten zen Kingstonera grabatzeko, horren eredu ditugu Skatalitesekin grabatutako abesti batzuk adibidez.
Ingalaterran Skinhead mugimenduaren fideltasuna lortu zuen, kontzertuetako giroan argi nabarmenduko zena handik aurrera. Laurel Aitken harro aritzen zen abesten bere jendearentzat, botak eta tiranteak ipinita zituela, holako abestiak kantu ohi zituen zuzenean.
2 tone talde askorekin izan zen jotzen, eta hauek bere abestiak bertsioneatu ohi zituzten. Bere karreraren amaieran, diska bat atera zuen gazteleraz The Skarlatines taldeak lagunduta. Bertan Kuban abestu ohi zituen doinuak entzun daitezke. 2005. urtearen uztailak 17an hil zen bihotzekoak jota. Dena den, hor ditugu betirako altxor baten pare diren hamaika abasti... Agur eta ohore Laurel!
No hay comentarios:
Publicar un comentario