SECCIONES

Cine (7) Crónicas (22) Curiosidades (6) Discos (32) Entrevistas (36) Historia (16) JAMAIKA SOUNDS (5) Noticias (141) Radio (12) Reggae (7) Rude Boys (4) Ska (17) Skinhead Reggae (10) Versiones (92) Videoclips (249) Videos (137)

sábado, 1 de septiembre de 2012

SKA MUSIKA ITALIAN

Harrigarria da nola ska musika, mediterraneo alboan dagoen Italia bezalako estatu batera heldu den. Itsasontziz Europaraino eta Vespaz Italia osoraino. Erromatar eraikinak eta pintore famatuak dituen nazio honek ska talde ugari ere baditu, beraz merezia dute blog honetan haipamen bat izatea.

Denok ezagutzen ditugu behintzat Italiako zenbait talde. Guregana hurbilenak agian, Euskal Herrian jotzen izan diren taldeak dira. Banda Bassotti,  Talco edo Redska adibidez nahiko entzunak dira hemen, batez ere haien ideologiak hemen onarpen sakona duelako, baina hala ere Italiako ska mugimendua askoz hurrunago doa. Talde pila daude, famatuak, ezezagunak eta estilo askotakoak.

Banda Bassotti gustoko duzuenoi Statuto taldea gomendatzen dizuet. Ez dute Banda Bassottiren izaera ezkerti hori baina mod pertsonalidade indartsu eta errebelde bat dute. Gainera estilo asko nahasten dituzte, hori bai, izaera eta estetika 80. hamarkadatik gaur arte mantenduz. Hona hemen haien klasikoetako bat, E´tornato Garibaldi.


Ikusi duzuenez, Italian ska musika 70 eta 80 hamarkadatik indartsu etorri da gaur arte. Aipagarriak dira esaterako, Bergamoko Arpioni taldea; Kojon Prieton haritutako Tonino Carotone kide izan zuena edo Archita; Talco gustoko duzuenei gustatuko zaizuena. 90. hamarkadan Giuliano Palma & the Bluebeaters nagusitu zen, gerora internazionalki famatu bihurtu dena. Honek ska rocksteady edo pop bezalako estiloak nahasten ditu, pose eta traje elegante batekin. Hemen duzue bere Black is Black abestiaren bertsioa:


Milanen, Matrioska izeneko taldea dugu, pertsonalidade berezia dutenak, eta abesti ugari dituztenak. Italian oso ezagunak dira, The Orobians, El Padrino pelikularen abestiari ska tokea eman ziotenak. Jada urte ugari daramatzaten Fahrenheit ere gomenda daitezke, Veneziakoak, hauei Skalariaken antza hartzen diet nik, musikari dagokionez. Baita Torinoko Rimozionekoatta.

Skinhead mugimenduak, Banda Bassottiz aparte baditu ere talde batzuk. Nik The Bankrobbers gomendatzen dizkizuet. Bestela, Rudi Mentali daude ere, emakume ahotsak izaera jartzen dienak. Los Fastidios  -ek ere baditu bere ska abestiak.



Gaur egun Italian Meganoidi taldea asko entzuten da, ska musika modernoa egiten dute rockarekin nahastuz, Madness ekartzen didate burura. Amaitzeko hemen uzten dizuet, baita ere C.O.ska - ren abesti bat, Vado Al Massimo:



No hay comentarios:

Publicar un comentario