SECCIONES

Cine (7) Crónicas (22) Curiosidades (6) Discos (32) Entrevistas (36) Historia (16) JAMAIKA SOUNDS (5) Noticias (141) Radio (12) Reggae (7) Rude Boys (4) Ska (17) Skinhead Reggae (10) Versiones (92) Videoclips (249) Videos (137)

martes, 21 de febrero de 2012

THE PIONEERS - EGUNERO

"Egunero", gaur egun egunero entzuten den abestia! Abesti jamaikar zaharretan ohikoa den moduan, mila bertsiok transformatu egin dute. Horri esker hemen eta gaur egun entzun dezakegu The Pioneers "Trojan Reggae" taldeak 60. hamarkadatik jotzen zuen "Time Hard".



Gutxi iraun zuten ingelesek haien bertsio propioa egiten, kasu honetan The Selecter taldeari tokatu zitzaion. 2 tone talde mitiko hau 1979. urtean sortu zen Coventryn. On My Radio, Too much pressure, edo abesti hau bezalakoekin mundu osoan fama lortu zuten.


Euskal punkaren sorrerak utzi digun beste altxor bat Hertzainak taldearen eskutik iritsi zen. "Egunero" izen pean euskarazko letra eta doinu rockeroago bat ipini zioten Jamaikarren abestiari. Gaur egun, denok ezagutzen duzue duela gutxi Vendettak sortutako bertsio berria, arrakasta haundikoa.


No hay comentarios:

Publicar un comentario