Arellanoko
gazteentzat musika betidanik zoramena izan dela argi dago. 14-16
urteekin AZER OSTIAS punk-rock taldea sortu zuten, baina
baterijolearen lesioaren ondorioz K-LAMU Lizarrako taldeko lagunekin
batera LAS MOSKAS TROMPETERAS osatu zuten beranduago, ska eta punk-a
nahasten zuena baina konpromezu ezagatik desagertu zena. Bi saiakera
hauen ondorioz, beraien hirugarren proiektua erabat sendoa izan behar
zela erabaki zuten, behar adina emateko prest egonik taldekide
guztiek. Horrela sortu da BOLBORA ska-reggae-punk taldea, zeinek 10
abestiz osatutako 'Badator su ta eztanda' diska beraiek grabatu eta
kaleratu zuten 2011ko udaberrian, kontzertuekin hasi aurretik, gauzak
egin behar diren bezala egiteko asmoz, baina... Lehenengo kontzertua
eman eta astebete beranduago baterijoleak klabikula apurtu zuen 6
hilabeteko geldialdiara behartuz, baita lehenago ere tronpetari azken
falangea moztu behar ziotela petardo bat eskuan lehertu ondoren...
Baina egunero eguzkia ateratzen den bezala, Bolborakoak badira jada
eszenatokien gainean inork baino gogo gehiagorekin beraien diska
aurkezten ordubete exkaxeko kontzertu leherkorrak emanez. Youtuben
aurkitu daitezkeen 10 abestien artean pixkat denetarik dago,
nahasketa oso interesgarria suertatuz doinu bereizgarri batekin
denak. Beraien diska myspace/bolbora-tik jaitsi dezakezu ere, baina
askoz hobe zuzenean ikusten badituzu!!!
Bateria: Gavilan ; Baxua eta ahotsa: Urko ; Kitarra eta ahotsa: Egoi ; Kitarra: Koldo ; Tronpeta: Iker ; Saxoa: Andoni
No hay comentarios:
Publicar un comentario