Bob Andy eta Marcia Griffiths bikote jamaikarrek zeramaten reggae taldea, Erresuma Batuan gehien entzun zenetako bat izan zen. Gaur egun aintzinako kontu bezala geratu dira baina 70. hamarkadan jarraitzaile ugari izan zituzten, bai Jamaikan, zein bertatik kanpo. Reggae eta rocksteadyaren aintzinari garrantzitsu hauek askotan entzuten ziren Londresen jamaikarrek antolatzen zituzten festetan. Talde honen klasikoa, "Young, Gifted and Black", kaskamotz ingelesek gehien abesten zutenetako bat zen. Anekdota bat dago Londreseko Sound System haietako batean gertatu zena. Bazegoen skinhead ugari reggae "berri" hori (babilonia eta jahri buruzko kontuekin) gustoko ez zuena, eta betiko reggae musika mantendu nahi zuena sound system-etan. Halako batzuek behin, "Young, Gifted and White" ohiu pean musika deskonektatu zuten, kristona eraginez...
Hemen duzue klasiko hura:
70. hamarkadan loraldia izan eta gero izena galtzen joan ziren, baina hala ere 7 lp atera zituzten Trojanekin. Honelako abestiekin, besteak beste...
Gaur egun nohizean behin elkarrekin jotzen ikusten utzi dira, espero dezagun hola jarraitzea reggearen bi erraldoi hauek!
No hay comentarios:
Publicar un comentario