SECCIONES

Cine (7) Crónicas (22) Curiosidades (6) Discos (32) Entrevistas (36) Historia (16) JAMAIKA SOUNDS (5) Noticias (141) Radio (12) Reggae (7) Rude Boys (4) Ska (17) Skinhead Reggae (10) Versiones (92) Videoclips (249) Videos (137)

viernes, 13 de julio de 2012

LOS FASTIDIOS - WE´RE COMING BACK

"We´re Coming Back" Cock Sparreren abestirik famatuenetako bat da, zuetako askok soberan ezagutuko duzuena. Talde hau Oi! musikaren aintzindari nagusietako bat bezala kontsideratuta dago. 77ko punk korrontetik ateratako taldea da, gaur egun oraindik zuzenekoak ematen jarraitzen duena (Euskal Herrian haritu ziren orain dela pare bat urte, harrera bikainarekin). Garagardoa, fideltasuna, kaleko bizitza, futbola eta istiluak dira haien gai nagusiak. Abesti honek cover dexente ditu, besteak beste Boucing Soulsena edo Des-kontrol euskaldunena.


Los Fastidios Italiako Oi! talde mitikoenetako bat da, 20 bat urte daramana eszenatokien gainean. 90. hamarkadan jaio zen Veronan, eta ordundik bai Italian zein Europako lurralde askotan izan dira jotzen. Italiako hooligan mugimenduaren ezkerrean leku sendoa finkatu dute, klasiko bihurtu diren abesti askorekin. Batik bat: "Antifa Hooligans", "Birra, Oi! e divertimento", "Jhonny and the queer Bootboys"...
Oi! musika lantzeaz gain, ska estiloa daukaten zenbait abesti dituzte ( "3 tone", "Rudy rude boy"...). Baita talde ingelesen zenbait bertsio, The Adictsen "You´ll Never Walk alone" edo lehen aipatutako Cock Sparreren "We´re coming back", ska estilo lasai eta gozo batean:


No hay comentarios:

Publicar un comentario