SECCIONES

Cine (7) Crónicas (22) Curiosidades (6) Discos (32) Entrevistas (36) Historia (16) JAMAIKA SOUNDS (5) Noticias (141) Radio (12) Reggae (7) Rude Boys (4) Ska (17) Skinhead Reggae (10) Versiones (92) Videoclips (249) Videos (137)

miércoles, 6 de junio de 2012

“NO FUTURE”-tik haruntzago

1975: Londreseko karriketan Sex Pistols taldearen eskutik “punk” deituriko mugimendua zabaltzen da. Musikaren ibilbidea aldatuko da hemendik aurrera, milaka gaztek, bai Inglaterran bai mundu osoan bere bizimodua aldatuko dute subkultura berri honen eraginez. Sistemarekin borrokan ipiniko dira: banda berriak eratuz, legeen eta autoritatearen aurka abestuz eta bizitza autogestionatu eta kaotiko bat biziz, ordura arte garrantzia zuten baloreak pikutara bidaliz.“God save the Queen”, “No future”, “destroy the system”… bezalako leloek munduari bira emango diote punk mugimendua indartuz eta erabateko iraultza kultural-politikoa sortuz.

Riot of Our Own

1977: Punk musikaren iraultza gertatzen da Erresuna Batuan. Hamaika talde sortuko dira Pistolsen lekukoa hartuz: Sham 69, The Adicts, The Damned, Cockney Rejects, The Clash, UK subs…Europa eta Amerika osoan milaka talde sortuko dira 80. hamarkadan zehar.
Gaur egun, punk mugimendua urrunetik ikusten den gauza bat da. Drogen, globalizazioaren eta sistema kapitalistaren gorakadaren eraginez punk subkultura guztiz aldatu da. Norbaiti punkari buruz hitz egiten badiozu berehala etortzen zaizkio burura larruzko txupa,bota militarrak,anarkiaren sinboloa eta kresta mohikanoa. Baina pena ematen dit gaur egungo “punk” bati The Clash bezalako talde bati buruz galdetzen diodanean eta honek errusieraz harituko banintzaio bezala begiratzen didanean. Talde hau azpimarratu nahi dut batez ere, punkaz baliatu zelako nolabaiteko ideia eta filosofia propioak sortzeko.Ez dut esan nahi derrigorrezkoa denik taldea gustatzea “punk” bat konsideratzeko, baina beharrezkoa litzateke ezagutzea.

Riot of Our Own

The Clash taldeak bere musikaren bidez, betiko bizimodua aldatzea proposatzen zuen,bizitza norberak bere moduan bizitzen badu besterik ezin dela izan interesgarri, ez diegula beti besteek garrantzitsu ikusten dituzten gauzei balorerik eman behar. Horregatik ez ziren inoiz multinazionaletara saldu, estadioak betetzen zituzten baina londreseko apartamentu xume batean zuten etxea. Hamaika musika estilo desberdin garatu zituzten eta haien gaiak abestietan ez ziren mozkorrak,drogak edo irainak, albisteak baizik. Musikarekin jendea informatzen zuten munduko arazoetaz, eta arazo horiei irtenbidea bilatzera bultzatzen zuten.Guzti hau punk kontzientzia mantenduz beti, noski.
.

Honen bidez, argitzera eman nahi dut punkaren benetako zentzua nire aburuz. Punka ez delako kontzertuetan mozkortzea, A bat zurkulu baten barruan margotzea edo kresta bat eramatea bakarrik. Punka norbera izatea, bizitza original eta independiente bat bilatzea eta modak eta dogmak baztertzea dela uste dut. Hortik dator esaldi famatu hura: “Eginzazu zeuk, zeure erara”.


No hay comentarios:

Publicar un comentario