SECCIONES

Cine (7) Crónicas (22) Curiosidades (6) Discos (32) Entrevistas (36) Historia (16) JAMAIKA SOUNDS (5) Noticias (141) Radio (12) Reggae (7) Rude Boys (4) Ska (17) Skinhead Reggae (10) Versiones (92) Videoclips (249) Videos (137)

lunes, 21 de mayo de 2012

SKA MUSIKA HARMAILETAN

Bai futbola bai ska musika, langileriak sortuak dira, beraz, ez da harritzekoa biak harremanetan sartzea. Harmailetako mundua askotan aipatu izan da musika mota honetan. Jamaikarren reggae abestietatik guri hurbilak diren taldeetaraino.

79. hamarkadaren bukaeran skinhead mugimenduaren loraldia izan zen. Garai honetan, gaur egun bezala futbolak berebiziko garrantzia zuen Ingalaterran. Harmailetan ohikoa zen gazte asko ikustea, eta futbol zelaietako giroa eta taldeen arteko aurkaritzak haunditu ziren. Guztiz normala zen skinhead itxurako jendea ikustea zelaietan, orduko gazte ugari baitzeramaten hauen janzkera. Batzuek diote, loraldia izan zenean edozein eskolako klasearen erdia gutxienez kaskamotz itxura zeramala. Denok jakina da kaskamotzak reggae musikaren jarraitzaile sutsuak zirela, eta horren eredu dira harmailetan entzuten ziren lehen abestiak. Adibidez, "By the rivers of Babilon" klasikoa, gaur egun leku guztietan abesten dena.


Baita ere, hor daude "Liquidator" eta Madnessek bertsioneatutako "One step beyond", Ingalaterrako futbol zelai askotan abesten dena.



Hintxek zelaietan abestiak kantatzen zituzten bezala, taldeek hauei doinuak eskeintzen zizkieten kontzertuetan eta diskoetan. Adibidez, Count Lsherren "Hooligans".
Gaur egun ere asko dira Hooligan mugimenduari eskeinitako abestiak: The Offendersen "Hooligan reggae", Valkyriansen "Hooligans", Hepcat-ena, Rancidena,  Bob Marleyrena...


Dena den, gure adibide argiena Iruñako talde batena da, Sadarreko neska-mutilak dantzan jartzen dituena...



No hay comentarios:

Publicar un comentario