Ingalaterrara iristean izugarrizko arrakasta euki zuen doinu honek, bertan aurkitzen baitzen Skinhead mugimendu nagusia. Handik urte batzuetara Bad Manners ingelesek bertsio propioa kaleratu zuten, 2 tone influentzia nabariarekin. Hemen ikusi ditzakegu duela gutxi Euskal Herrian emandako kontzertu batean. Talde hau gustoko baduzue, berri onak dakartzagu: Gasteizen eta Bartzelonan izango dira jotzen Martxoaren bukaeran.
Punkaren agerpenak ska musikan berrikuntza asko ekarri zituen. Ska edo reggae abesti ugari garai berrietara moldatu ziren, 2 tone taldeekin batez ere, baina baita Oi! talde batzuekin. Ska musika Oi! bihurtzeaz hitz egiten badgu ezin daiteke talde bat ahaztu: The Oppressed, 1981an sortuak. Toots and the Maytals edo Symarip bezalako taldeen bertsio batzuk aurkitu ditzakegu talde honen disketan. Rody Morenok burutuako talde honek SHARP mugimendua ekarri zuen Estatu Batuetatik Europara, faxisten aurkako jarrera sutsua erakutsiz. Orain dela hilabete batzuk izan ziren jotzen Bilbon eta Iparralden.
The Oppresseden bertsio hau hamaika hizkuntzetan entzun dezakegu gaur, errusieraz eta guzti! Guk hemen Arrasateko "Zakarrak" taldearen primerako bertsioa uztziko dizuegu, disfrutatu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario