SECCIONES

Cine (7) Crónicas (22) Curiosidades (6) Discos (32) Entrevistas (36) Historia (16) JAMAIKA SOUNDS (5) Noticias (141) Radio (12) Reggae (7) Rude Boys (4) Ska (17) Skinhead Reggae (10) Versiones (92) Videoclips (249) Videos (137)

miércoles, 15 de febrero de 2012

SKAL HERRIA ( Ska musika Euskal Herrian )


Seguru 60. hamarkadako gazte jamaikarrek ez luketela imaginatuko gaur egungo Euskal Herriko gazteen pipote ta bajeratan haien musika entzungo zenik. Ba hala da, ska musikak Euskal Herrian bere lekua eskuratu du. Egia da, berandu iritxi zela gugana Frankismoan ez baitzen kultura musikal handirik, eta zaila zen garai hartako musika jamaikarra ezagutzera iristea. Dena den, jakina dugu Symarip bera Donostin egon zela jotzen frankismoaren azken urtetako batean, berbena baten modura, inork ezagutu gabe.

Ska musika beraz, punkaren eskutik etorri zen geure herrira, "Rock Radical Vasco" etiketa pean zeuden talde batzuei esker:
Kortatu, 1984an Irunen jaioak, Euskal Herriko ska musikan gehien ezagutu den taldeetako bat. Behin behineko formazioa Trekuk Iñigo eta Fermin Muguruzak osatu zuten. Oi! errebeldea, ska garbi eta mugitua, letra zuzenak eta klasiko bihurtu diren abesti ugari. "Dub" moldaketa bat eta guztiz sartu zuten haien diska batean, Desmond Tutu abestian. Laburbiltzen, gerora etorri ziren taldeen influentzia garbia bihurtu zen.
Gasteizetik Korroskada eta Potato atera ziren. Bata, ska bizkorra metalezko soinuekin eta bestea, euskal reggearen sortzailea.
Talde ugari lotu ziren uhin skatalitikora: Tijuana in Blue; talde naparra, Hertzainak; Gari abeslariaren talde mitikoa, Skalope, Virus de Rebelion, Kanka, Baldin Bada, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Sagarroi...


Beranduago, beste garaietan beste berri batzuk jarraitu zuten haria. Piperrak, Erriberako punk taldea adibidez. Ska doinu ugari 3 diska soilik izateko. Ska musika generazioz pasatzea bi talderen esku geratu zen batez ere: Betagarri; mundu osoan fama lortu duen euskal skaren talde garrantzitsu bat, eta Skalariak; Iruñako rude ska taldea. Azken honek garrantzi berezia dauka, fama lortu, ska musika zabaldu eta erritmo ezberdin asko jorratzeaz aparte, mugimendu bat ekarri baitzuten haiekin. Klubetik kalera eta irratitik mundura zabaldu zen Juantxoren oihua: "El rude no se esconde, el rude... ¡¡Está en la calle!!". Gaur egungo talde nafarren influentzia nagusi bilakatu zen, gerora handik bi adar atera zirenak: Vendetta eta The Kluba, gaur egun guztiok ezagutzen ditugunak.


Gaur egun guztiz zabalduta dago ska musika Euskal Herrian, estilo ezberdinak garatzen dituen jendearekin: Reggae, rocksteady, ska-punk, ska-core... Bilbon; Akatz, Bilbomatiks eta Itziarren Semeak esaterako, beste askoren artean, Donostin; Skakeitan adibidez, gazte izan arren izena lortu dutenak Euskal Herrian, Iruñan; Skatu eta Bad Sound System aipa genitzake eta Gasteizen; Garagardo Gura, zenbait urte daramatzatenak. Hauekin batera noski, geure blogeko NAFAR SKA etiketan haurkitu ditzakezuenak, Euskal Herria Skal Herri bihurtuko dutenak!


Segi rude! Segi errebelde!

No hay comentarios:

Publicar un comentario