SECCIONES

Cine (7) Crónicas (22) Curiosidades (6) Discos (32) Entrevistas (36) Historia (16) JAMAIKA SOUNDS (5) Noticias (141) Radio (12) Reggae (7) Rude Boys (4) Ska (17) Skinhead Reggae (10) Versiones (92) Videoclips (249) Videos (137)

domingo, 26 de febrero de 2012

THE CLASH - RUDE CONTROL

Nork ez ditu ezagutzen bi talde hauek...

Bata, The Clash; Ingalaterrako punk talde klasikoa, estiloak nahastuz, letra konbatiboekin,  mundu osoan fama lortu zuena. Talde honek orduko punk filosofia eraldatu zuen, Sex Pistolsek etorkizuna beltza zela eta arazo bat zegoela ohiukatzen zuen bitartean, The Clashek destruktibismoa alde batera utzi zuen. Haien letretan eguneroko arazoak planteatu, aztertu eta arazoa konpontzea proposatzen zuten. Berehala ipini zitzaion talde iraultzailearen etiketa Londreseko taldeari.

Bestea, Skalariak; Guztiok soberan ezagutzen duguna. Jada "Street´s Ska" dokumentalean Juantxoren hitzetan entzun daiteke The Clash izan zela haien influentzia nagusietako bat.
Dudarik gabe, Strummerren abestiek pisu handia daukate beranduagoko talde askotan, besteak beste, Kortatu edo Tijuana in Bluek adibidez, badaukate heuren tributoa The Clash-entzat.

Esandakoa jakinda, talde naparraren The Clashen bertsio bat ez da batere harritzekoa. Hemen uzten dizuegu talde ingelesak 1977an atera zuen Complete Control, orduko taldeek prentsaren aldetik, poliziarengatik, managerrengatik... jasaten zuten kontrola kritikatzeko egin zuten abestia:



2005. urtean, Skalariak "Luz Rebelde" izeneko diska argitaratu zuen, bertan, The Clashen abestiaren bertsio bat ipini zuten entzungai, "Rude Control" izen pean:

 



No hay comentarios:

Publicar un comentario